Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Norvegiatik Suediara, Danimarkatik pasatuz

 

 

Bidai bat egiten dudan bakoitzean koaderno txiki bat eramaten dut ikusitako eta ikasitako gauza guztiak idazteko. Etxera ailegatu ondoren ekarritako oroigarriak, erabilitako gidak, planoak eta mapak, ordaindutako fakturak eta mila bitxikeri gehiago koadernoarekin batera kutxa batean gordetzen dut.

 

Gehienetan hor bukatzen da asuntoa eta kutxak pilatzen doaz ganbaran: Frantziar PolinesiaMexiko, Kuba, Dominikar Errepublika, Turkia, Egipto,   Austria, Txekiar Errepublika, Alemania, Italia, FrantziaErresuma Batua, Eire -Irlanda, Kanariar uharteak, Portugal, Galizia, Catalunya... Tamaina eta kolore guztietako kutxak, zapore ezberdinetako oroitzapenak!

 

avion.gif

Munduan zehar

Batzuetan kutxa izatea oso baliogarria izaten da lagun edo ezagun bati bidai zehatz bati buruzko informazioa emateko. Bidai hori dagokion kutxa zabaltzen da eta berehala lotan dauden gogorapen guztiak esnatzen hasten dira.Pinguinoa

Beste alde batetik argazkiak eta bideoak ordenagailuan gordeta eta oso ongi sailkatuta daude eta orain dela hiru urtetik aurrera hoberenak aukeratu ondoren, Fotoprix zerbitzua erabiliz, bidaien liburuxkak egiten ditugu dena gogoratzeko.

Baina denbora aurrera doa eta... pentsatu dut: zergatik ez dut eratzen blog bat bidaien kronika egiteko? Eta ... esan eta egin! Listo! Abuztuan Eskandinaviatik egindako bidaiaren laburpena idatziko dut blog honetan.

 

 

NORGE NORWEGIAN NORWAY

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>